Erakusketa berria zabalduko dute gaur arratsaldean Torre Luzeako erakusketa aretoan. Pablo Zuriarrain eskultore donostiarrak 36 piezaz osaturiko lagin esanguratsua paratuko du, gehien bat egurrez ekoitziak. Erakusketa abuztuaren 7ra arte izango da ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.