Gaztetxe berrian auzolanerako deia egin dute

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 6a

Bizkaia kaleko 61eko eraikina izango da denbora gutxi barru Zarauzko gaztetxe berria, eta eraikina egokitzeko auzolanerako deiak egin ditu Danda Gazte Asanbladak.

Uztailaren 13an jarri dute hitzordua. 10:00etan Putzuzulo gaztetxean bilduko dira, eta handik denak batera eraikin berrira joango dira, margoketa lanak egiteko. Horren ostean, 14:00etan, bazkaria egingo dute. Dandak deia zabaldu du sare sozialen bidez, auzolanetan parte hartzera animatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide