Asteburuan herrian sexu eraso bat gertatu dela jakinarazi zuen atzo arratsaldean Zarauzko Udalak, eta hura salatzeko adierazpena plazaratu eta elkarretaratzea egin ditu. Herriko mugimendu feministak ere egin du deialdia gaur arratsalderako, Eraso sexistarik ez, autodefentsa feminista lelopean.
Zehazki, Morroxkek, Zarauzko Bilgune Feministak eta Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak sinatu dute deialdia, eta bi hitzordu zehaztu dituzte: 18:30ean asanblada egingo dute "emakume, trans eta bollerentzat" , eta 19:30ean, berriz, herri agerraldia. Emakumeen* Etxearen kanpoaldean izango dira bi hitzorduak.