Vista Alegreko festak ospatuko dituzte asteburuan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 5a

Ostiraletik igandera bitartean, festetan murgilduko da Vista Alegre auzoa. Ohi bezala, haurrei eskainitako hainbat ekintza egingo dituzte: eskulanak eta marrazkiak, penalti lehiaketa... Helduagoek ere izango dute zerekin gozatua: parrilada izango da ostiral iluntzean, eta DJ Arosek emanaldia eskainiko du larunbat gauean, besteak beste. 

Ikusi hemen egitaraua osorik:

Uztailak 8, ostirala:

  • 19:00 Txupinazoa, buruhandiekin.
  • 21:00 Parrillada.
  • Jarrian, bertsolari eta trikitilariak.

Uztailak 9, larunbata:

  • 10:00. Diana.
  • 10:30-12:00. Haurrentzako eskulanak eta marrazki librea.
  • 12:00-13:00. Penalti lehiaketa.
  • 13:30. Haurren bazkaria.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
  • 15:00.Bazkari herrikoia.
  • 16:30 -19:30. Puzgarriak.
  • 19:00-20:00. DJ Aros.
  • 20:30. Patata tortilla lehiaketa.
  • 23:00. DJ Aros.

Uztailak 10, igandea:

  • 10:30. Diana.
  • 11:30-12:30. Apar festa.
  • 13:00. Txistor jana.
  • 17:00-18:30. Haurrentzako ikuskizuna eta txokolatada.
  • 18:30. Toka txapelketa.
  • 21:00. Festa amaiera traka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide