Zigordia eta San Frantzisko kaleak itxita egongo dira asteazkenean

Aritz Mutiozabal 2022ko uztailaren 5a

Zigordia 18ko eraikina. (Aritz Mutiozabal)

06:30etik 19:00etara ezingo dute ibilgailuek bertatik igaro. Ostegunean ere itxita egongo da tarte batez.

Zigordia kaleko 18. zenbakiko obrak direla eta, eraikin eremuaren barruan garabi bat jarriko dute bihar. Horrenbestez, goizean goizetik itxi egingo dituzte Zigordia eta San Frantzisko kaleak, eta ibilgailuek ezingo dute bertatik igaro. Goizeko 06:30ean itxi eta 19:00etan zabalduko dute berriro ere.

Bestalde, ostegunean, 11:00etatik 18:00etara, bidegurutze bera itxita egongo da ibilgailuentzat, gune horretan Gipuzkoako Urak egin behar dituen konponketa lanengatik. Edonola ere, bertan dauden aparkalekuetako autoei irteera eta sarrera baimenduko zaie.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide