Urtero bezala, Zarauzko Arte eta Historia Museoak Alde Zaharra ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko ditu uda sasoian. Betiko Zarautz eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzen du egitasmoak, eta horrekin batera, Alde Zaharreko eraikin nagusiak eta herriko historiaren gune garrantzitsuenak.
Elkargunea museoan bertan izango da, Andra Maria Zeruratzea parrokiaren ondoko kanpandorrean (1. solairua), eta bisitak ordubete inguru irauten du. Uztailean eta abuztuan egingo dituzte saioak, asteartetik larunbatera, 11:30ean, eta pertsonako 2,5 euro ordaindu beharko da; betiere erreserba egin behar da aurrez, plazak mugatuak direlako.
Bestalde, Zarauzko Arte eta Historia Museoak ondorengo ordutegia izango du uztailean eta abuztuan: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; igandetan eta jaiegunetan, 16:00etatik 18:00etara; eta astelehenetan itxita.
Erreserbak egiteko edota informazio gehiago jasotzeko, 943- 83 52 81 telefono zenbakira deitu daiteke, info@menosca.com posta elektronikora idatzi edo menosca.com helbidea bisitatu.