Eskubaloi jokalari gaztez bete da gaur Desertu Txikia. Izan ere, asteburu honetan ari dira jokatzen Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketako haurren lehiaketa. Bi egunez, benjamin, kimu eta infantil mailako haurrek jokatuko dituzte partidak. Guztira, 89 talde ariko dira Desertu Txikian egokituko dituzten eremuetan jokoan. Horietatik 45 nesken taldeak izango dira, 41 mutilenak, eta hiru mistoak. Orotara, 730 lagun inguruk izango dute hondartza eskubaloiaz gozatzeko aukera.