Dantza eta zirkua kalera atera ditu Kalerkik

Maria Maya Manterola 2022ko uztailaren 2a

OtraDanza taldeak La Banda ikuskizuna eskaini zuen atzo, ostirala, Malekoian, eta bertaratutakoek beren akrobaziez eta koreografia garaikideez gozatu ahal izan zuten.

Koreografia, musika, dramaturgia, interpretazioa, akrobazia, malabareak, dantza eta zirkua izan ziren atzo Kalerki jaialdiko ekitaldiko protagonistak. 

Beste hiru saio izango dira gaur, larunbata: Akabo 18:00etan Daman, Estefania de Paz Asinen La Reina del Arga 20:00etan Villa Manuelako pilotalekuan, Herencia leku berean 22:00etan eta Psike 23:30ean Daman. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide