Bazka taldeak estreinako diskoa kaleratu du

Aritz Mutiozabal 2022ko uztailaren 3a

Estricalla taldearen errautsetatik Bazka izeneko proiektu berria sortu dute Hodei Estebanek, Fer Apoak, Txomin Urrizak eta Erik Berganzak. Abentura honetarako, ordea, Galder Izagirren bateria-jotzailea (Dut, Kuraia eta Berri Txarrak) gehitu zaie, "ikuspegi ezinezko, koloretsu eta desberdin hori" emateko.

Basoaren ilunean dantza izenburua jarri diote beraien lehen diskoari, eta bederatzi abesti jaso dituzte bertan. Bonberenean grabatu dute, Karlos Osinaga Txap-en gidaritzapean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide