Egitaraua
- Uztailak 7, osteguna. Bertso musikatuen emanaldia, 22:00etan, Torre Luzeako parkean (eguraldi txarra egingo balu, Modelon). Saio amaieran, Basarri Bertsopaper Saria banatuko dute. Aner Peritz zarauztarra izan da aurtengo txapelduna.
- Uztailak 8, ostirala. Bertso-pilota, 18:30ean, Frontoi Txikin (euria egingo balu, Zinema frontoian). Erniarraitz Motxian-Etxebeltzen aurka. Erniarraitzen taldea Oier Etxeberriak eta Julene Iturbek osatuko dute, eta Jon Gurrutxaga izango da botilero. Motxian-Etxebeltzen taldean, berriz, Maite Aizpurua eta Markel Eizagirre ariko dira pilotan, eta Julen Zulaika botilera. Epaile lanak, berriz, Iñigo Mantzizidor Mantxi-k egingo ditu. 22:30ean, Bertso Desapiyua izango da bi bertso eskolen artean, Torre Luzeako parkean (euria egingo balu, Modelon). Motxian-Etxebeltzen taldean Aner Peritz Euzkitze, Libe Goenaga eta Aimar Sorazu ariko dira bertsotan. Erniarraitzenean Oier Etxeberria, Julene Iturbe eta Jon Gurrutxaga. Gai-jartzaile lanak, berriz, Ane Peñagarikanok egingo ditu.
- Uztailak 9, Bertso Eguna. 10:30ean, Musika Plazan hamaiketakoa eta, ondoren, Txepelketa egingo dute, Alde Zaharreko tabernetan zehar.