Ekaineko ohiko udalbatzarra egingo dute bihar

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ekainaren 29a

Hileko azken osteguna izanik, ohiko osoko bilkura egingo dute bihar udaletxeko pleno aretoan. 19:00etan izango da eta, ohi bezala, Erlo Telebistan zuzenean jarraitu ahalko da.

Besteak beste, Abendaño industrialdeko plan partzialeko ordenantzaren aldaketa onartuko dute, baita Euskal Trenbide Sarearen eta udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren gehigarria, tren geltoki berriaren eta trenbide azpiko pasabidearen eraikuntza finantzatzeko.

Ikusi landuko dituzten gaien zerrenda hemen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide