Udalak jakitera eman duenez, bihar gauean Gaztainpe eta Zigordia kaleak lotzen dituen pasabidea itxi egingo dute ibilgailuentzat. Bidea berriztatzeko eta pintaketa lanak egiteko baliatuko dute errepide mozketa; 22:00etatik 06:00etara egongo da itxita, hain zuzen ere.