Txosnaguneko antolatzaileek larunbat gauean eraso homofobo bat gertatu zela salatu zuten. Jakinarazi zutenez, gizon talde bat «irainez eta mespretxuz» oldartu zitzaion lagun talde bati. Hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Munoa plazan, txosnagunean bertan. Eraso homofoborik ez! zioen pankartaren atzean, dozenaka herritarrek gaitzetsi zuten gertakaria.