Urriaren 2an korrituko da Flysch Trail mendi lasterketa. Emakumeen parte hartzea handitu nahi du lasterketaren antolakuntzak, eta horretarako entrenamendu saioak prestatu ditu. Bi saio egin dira oraingoz, eta hirugarrena datorren igandean egingo da, uztailaren 3an, hain zuzen.
Korrikalariak goizeko 8:00etan aterako dira Lubaki kiroldegitik, eta oraingo honetan Sakonetarako joan-etorria egingo dute. 17-18 kilometro inguruko bidea egingo dute. Aurrekoetan bezala, Maite Egaña, Amaia Agirresarobe, Leire Baraibar, Igor Ostolaza, Salva Millan eta Mikel Artia izango dituzte gidari lanetan.
Izenak egunean bertan eman daitezke, edo aurretik Flysch Trailaren webak ematen duen informazioa jarraituta.