San Pelaio jaiak

Euriak ez du usadioa zapuztu

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 27a, 17:00

San Pelaio bigarrenez, usadio zaharrei jarraituta, oilasko biltzen aritu diren dantzari eta txistulariek alaitu dituzte goiz-eguerdi partean. Goizaldetik hasita, Iñurritzako hainbat baserritan izan dira oilasko biltzearen dantza egiten lastozko txapelak eta blusak hartuta, eta Iñurritzako zelaian borobildu dute ospakizuna.

Gaur arratsaldean egitekoak ziren zenbait ekitaldi bihar egingo dituzte eguraldiagatik, baina, dena den, hainbat ekitaldi izango dira arratsaldean. Bihar ere jarraipena izango du festak, Iñurritzan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide