Haurren Danborradak San Pelaio bezperako usadioari eutsi dio beste urte batez. Danborrak eta barrilak jotzen aritu dira Zarauzko Musika Bandarekin batera; herrian barrena lehenbizi, eta Lege Zaharren enparantzan ondoren. Herritarrek txalo artean jaso dituzte gaztetxoak.