San Pelaio jaiak

Herriko hainbat errepide moztuta egongo dira datozen egunetan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 24a, 17:00

Bihar arratsaldean, herri osoan zehar moztuko dituzte kaleak puntualki, haurren danborrada dela eta. San Pelaio egunean, San Pelaio bigarrenean eta datorren asteartean kale mozketak izango dira Gipuzkoa kalean. 

San Pelaio jaiak direla eta, hainbat errepide itxi egingo dituzte ibilgailuentzat datozen egunetan. Bihar, haurren danborrada dela eta, 18:15etik 19:45era puntualki itxiko dituzte herriko hainbat kale, danborradako lau taldeetako bakoitzak ibilbide ezberdina egiten baitu, auzo banatatik abiatuta.

Etzi eta astelehenean, Gipuzkoa kalea osorik egongo da itxita 17:30etik 18:30era eta 20:30etik 21:30era, kalejirak izaten baitira tarte horietan. 

Bestalde, Gipuzkoa Kalea itxita egongo da Nafarroa-Mintegi artean (Iñurritzan, Surtidoretik Onekaraino), etzi eta astelehenean, 15:00etatik 03:00etara.  Asteartean, berriz, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 21:00etara egongo da itxita tarte hori. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide