Jakes Landaren Oroimenezko beteranoen estropada jokatuko dute larunbatean

Aritz Mutiozabal 2022ko ekainaren 23a

Jakes Landaren Oroimenezko estropadaren aurkezpena. (Badok13)

Badok 13 Zarauzko Beteranoen Arraunketa Elkarteak antolatuta, Orion jokatuko da 15:00etatik aurrera.

Badok 13 taldeak antolatutako VIII. Estropada eta Jakes Landaren Oroimenezko hirugarrena jokatuko dute larunbat honetan Orioko errioan. Estropada Arraunlari Beteranoen Elkarteko La Salve Ligarako jardunaldi puntuagarria izango da, gainera. Ekitaldia aurkezteko Orioko Arraunetxen elkartu dira gaur eguerdian Zarauzko arraunlari beteranoen klubeko ordezkariak, Orioko alkate Anuska Esnal eta Zarauzko Kirol Zinegotzi Leire Arana.  

Estropadari Orioko zubia baino 120 metro beherago (plaza parean) egongo diren balizetatik emango zaio hasiera, eta puntu berean amaituko da, 1750 metroko bi luze eta ziaboga bakarra egin ondoren. Eremuak bi kale izango ditu, eta binaka jokatuko da erlojuaren aurka.  

Guztira, hamasei traineruk hartuko dute parte: zortzi tripulazioko bi txanda izango dira, eta txanden artean bost minutuko denbora tartea utziko da. Proba 15:00etan abiatuko dute, eta ontziak minutu bateko tartearen aterako dira.

1. txanda:
15:00. Badok13 B --- Plentzia B
15:01. Bilbo B/ Zumaia B --- Iberia B
15:02. Ibaialde --- Getxo B
15:03. Bilbo --- Sestao 

2. txanda:
15:25. Mundaka --- Plentzia
15:26. Pontejos --- Zumaia
15:27. Badok13 --- Getxo
15:28. Fortuna --- Iberia

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide