Udako ordutegia izango du hiribusak bihartik aurrera

Aritz Mutiozabal 2022ko ekainaren 23a

San Pelaio jaiak direla eta, astelehenean jaiegunetako ordutegia izango du zerbitzuak, linea mistoarekin.

Bihartik aurrera hiribusak udako ordutegia izango du, eta ordutegi berriarekin batera, lineen antolakuntza ere aldatu egingo da. Horrenbestez, 1, 2 eta 3 lineek astelehenetik ostiralera emango dute zerbitzua, eta, asteburu nahiz jaiegunetan, berriz, linea mistoa ibiliko da herri osoan.

Neguko ibilbidearekin alderatuta, astean zehar 3. lineak eta asteburuan linea mistoa Talaimendi auzora (goiko kanpina) igoko da. Bestalde, udako ordutegiarekin, Astiranzko zerbitzua areagotuko dute.

Sanpelaioetako zerbitzua

Sanpelaioak direla eta, Zarautzen jai izango da ekainaren 27a, datorren astelehena. Beraz, jaiegunetako zerbitzua eskainiko dute egun horretan, linea mistoarekin.

Ordutegiak eta informazio gehigarria eskuratu nahi duenak zarauzkohiribusa.org webgunean du eskuragarri.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide