Isabel Agirretxeren argazki erakusketa ikusgai dago Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2022ko ekainaren 22a

(Argazkia: Isabel Agirretxe)

Joan den ostiraletik Isabel Agirretxeren argazkiak daude Ipar kaleko Lukas ardotegian. Jaizkibel mendia kokatzen den Labetxuko parajeak izan ditu inspirazio iturri erakusketako irudiak egiterakoan. Egilearen dio, bertan ikusitakoarekin txundituta, Aristotelesen pentsamendu bat etorri zitzaiola gogora: “Arteak natura irudikatzen du”. Argazkiak uztailak 20ra arte izango da ikusgai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide