Udalak ohartarazi du debekatuta dagoela San Juan bezperan sua egitea hondartzan

Aritz Mutiozabal 2022ko ekainaren 22a

Bihar San Juan bezpera ospatuko dela eta, udalak gogorarazi du debekatuta dagoela hondartzan suak egitea. Halaxe dago jasota hondartzako ordenantzaren 12. artikuluan, eta urte osoan errespetatu behar da, baina batik bat urteko egunik luzeenean. Beraz, udalak zentzuz jokatzeko eta
hondartzako legedia errespetatzeko deia egiten die zarauztarrei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide