Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. Iñurriñaren estropadarekin eman diote gaur eguerdian Pasaian KAE 1 ligari. Jakin-min handia zegoen zaletuen artean, faboritotzat jotzen ziren traineruen artean nork aterako zuen paparra ikusteko. Arkotek irabazi du bandera, baina San Pedro oso gertu geratu da. Oro har, oso gertu geratu dira lehen bost sailkatuak, eta horien artean, Zarautz, bosgarren postuan, Arkoterengandik sei segundora; tartean, Hondarribia eta San Juan, hurrenez hurren, bi segundo eskasera. Honek guztiak argi eta garbi erakusten du goiko postuetako lehia oso irekia izango dela aurten.
Zarautzek hirugarren txandan egin du arraunean, Arkoterekin, Hondarribiarekin eta Busturiarealdearekin batera. Lehen luzean apur bat atzetik joan bada, ongi eutsi dio Arkotek jarritako erritmoari, eta bigarrenean buru ere jarri da hainbat unetan. Hala ere, hirugarren luzetik aurrera Arkote eta Hondarribia aurretik sartu zaizkio, baina hiru segundoko aldearekin mantentzen zuen Enbatak. Azken luzean, ordea, estropada hautsi du Arkotek, eta, hala, bandera bereganatu du, bigarren txandan jardun duen San Pedroren denbora hobetuta.
ELKARTEA | DENBORA | ||
---|---|---|---|
1º | ARKOTE SEGUROS BILBAO | 20:57,58 | |
2º | SANPEDROTARRA | 20:59,14 | |
3º | MATRIX HONDARRIBIA | 21:01,57 | |
4º | SAN JUAN | 21:01,69 | |
5º | ZARAUTZ GESALAGA OKELAN | 21:03,35 | |
6º | DEUSTO BILBAO | 21:11,15 | |
7º | S.D.R. PEDREÑA | 21:11,31 | |
8º | CASTRO MARINERA | 21:13,47 | |
9º | CAMARGO CUEVA EL PENDO | 21:16,44 | |
10º | DELTECO ZUMAIA | 21:16,90 | |
11º | ORIO ORIALKI | 21:30,38 | |
12º | BUSTURIALDEA | 21:38,07 |