Doinuz jantzi du Aritzabatalde Musika Eskolaren ikasturte amaierako ekitaldiak

Aritz Mutiozabal 2022ko ekainaren 18a

Urte osoan ikasitakoa familiako kideen eta lagunen aurrean erakusteko ordua izan zen atzoko eguna. Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek ikasturte amaierako kontzertua eskainiko eskaini zuten Aritzbatalde kiroldegian. Txandaka, bakoitzak bere musika tresnako taldearekin hainbat pieza jo zituen, baita beste talde batzuekin batera eta bukaeran denak elkarrekin ere. Urtero bezala, ikusmin handia sortu zuen ekitaldiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide