Aurrera doaz trena lurperatzearen aldeko plataformaren bilera informatiboak

Zarauzko Hitza 2022ko ekainaren 19a

Asteazkeneko bilera informatiboa gaztelekuan.

Trena lurperatzearen aldeko plataformak bilera informatiboa egin zuen asteazkenean gaztelekuan. Ekimen horren bidez, "herriko auzo desberdinetako bizilagunak informatzeko ahalegina" egiten ari dela azaldu dute, haien helburuak ezagutarazteko
eta elkarlanean aritu nahi duten auzokideen lankidetza bilatzeko.

Hurrengo bilera asteazkenean, ekainaren 22an, egingo dute, 19:00etan hasita, Santa Marina kalean dagoen Pagoeta mendizale elkartearen lokalean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide