Imanol Urbieta Musika Eskolako jaialdia egingo dute bihar

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ekainaren 16a

Bihar, arratsaldeko 18:30ean, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute Aritzbatalde kiroldegian.

Musika eskolan ikasturtean zehar ikasitakoaren lagintxo bat oholtzaratuko dute bihar, eta musika tailerrean diharduten haurrek ere parte hartuko dute.

Besteak beste, perkusioz, tronpetaz, zeharkako flautaz, gitarraz edota saxoz osatutako taldeek hainbat abesti eskainiko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide