Gabota dantza eskolak bihar arratsaldean eskainiko du ikasturte amaierako emanaldia, 18:30etik aurrera, Aritzbatalde frontoian. Bi urtean behin antolatzen du ekitaldia, baina pandemiaren eraginez, 2018an egin zuten azkena. Guztira, 46 dantzarik parte hartuko dute emanaldian, eta ballet klasikoko hainbat pieza eskainiko dituzte. Ordubete iraungo du ikuskizunak, eta herritar oro dago gonbidatuta.