Larunbatean hasiko dira sanpelaioak ospatzen Iñurritzan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ekainaren 14a

San Pelaio bigarrenean egin ohi den oilasko biltzea. (Aritz Mutiozabal)

San Pelaio bezpera hilaren 25a izanagatik, aurreko larunbatean hasi ohi dira festen aurreko beroketa lanak Iñurritza auzoan. Hala, datorren larunbat honetarako egun osoko egitaraua prestatu dute Iñurritzako Jai Batzordekoek, eta San Pelaio bezperako eta datozen egunetako egitaraua ere kaleratu dute dagoeneko.

Hona hemen ekitaldi sorta:

Ekainak 18, larunbata:

  • 10:30. Auzo elkarteko pala txapelketa, bertsolariekin.
  • 11:00. Azokaren hasiera Iñurritzako zelaian (bertako produktuak: barazkiak, eztia, ogiak, gozogintza, gazta, haragia, loreak eta artisautza).
  • 11:30. Frontoian, haurrentzako mendi-marrazki txokoa.
  • 12:30. Txakolin dastaketa.
  • 17:30. Jalgi Dantza Taldearen aurkezpena.
  • 19:00. Poteo musikatua Iñurritzako tabernetan, Iñurritza Elkartearen parean hasita.
  • 22:00. Kantu afaria.

Ekainak 25, larunbata:

  • 13:00. Poteo girotua, Zarauzko festa batzordeak antolatuta.
  • Jarraian, herri bazkaria, Zarauzko festa batzordeak antolatuta.
  • 23:00. Kontzertuak: Pariak Bai eta Fan&Go.
  • 00:00. Festei hasiera emateko txupinazoa.

Ekainak 26, igandea:

  • 09:00. Txistulariekin goiz eresia.
  • 12:00. San Pelaio ermitan, meza nagusia.
  • 12:30. Iñurritzako zelaian, aurreskua. Iñurritzako gazteek eskainia.
  • Arratsaldez, erromeria Iñurritzako zelaian.
  • 22:30. Erromeria Izer eta Alabierrekin.

Ekainak 27, astelehena:

  • 05:30. Baratxuri zopa Iñurritza Elkartean, Iñurritza Jai Batzordeak eskainia.
  • 06:00. Oilasko biltzearen hasiera Iñurritza Elkartean.
  • 13:30. Iñurritzako zelaian oilasko biltzearen amaiera.
  • Arratsaldez, erromeria Iñurritzako zelaian.
  • 22:30. Iñurritzako zelaian, bertso jaialdia. Bertsolarik: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Beñat Jauregi eta Jon Maia. Gai jartzailea: Jon Zaldua.
  • Ondoren, erromeria Bat Bitanen eskutik.

Ekainak 28, asteartea:

  • 09:00. Txistulariekin goiz eresia.
  • 11:00. Meza Iñurritzako elizan.
  • Ondoren, Iñurritzako Jubilatuen Elkartean, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat, Iñurritza Jai Batzordeak eskainia.
  • 11:30. Iñurritzako zelaian haur jolasak.
  • 14:00. Oilasko biltzean parte hartu dutenentzat gibel jana.
  • 19:00. Herri kirolak, Izeta eskolaren eskutik.
  • 23:00. Iñurritzako zelaian, erromeria Bide Batez taldearen eskutik.
  • 00:00. Banderaren beheratzea eta festen amaierako txupinazoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide