Gipuzkoako Junior-Unibertsitate Arteko Txapelketa jokatuko dute bihar halterofilian

Aritz Mutiozabal 2022ko ekainaren 10a

ZKE Halterofilia atalak antolatuta, bi ekitaldi egingo dira bihar goizean Zarautzen, klubak kiroldegian duen instalazioetan. Lehenik eta behin, Teknika Kriteriuma izango da 09:30etik 10:00etara, eta bederatzi kirolarik hartuko dute parte. Ondoren, Gipuzkoako Junior-Unibertsitate Arteko Txapelketa izango da jokoan, 10:00etatik 12:00etara, eta dozena bat pultsolari ariko dira lehian.

Sari banaketa 12:30-12:45

Bestalde, hainbat zarauztar izango dira bihar Euskadiko Selekzioarekin Salamacan (Gaztela-Lehoi, Espainian) jokatuko den Espaniako Txapelketan. Ainize Zumeta 71 kiloko kategorian lehiatuko da, eta Imanol Citores 81 kiloko kategorian. Imanol Zulaika, berriz, entrenatzaile gisa ariko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide