Dagoeneko eman diote saria Larrañagari, eta erakusleihoan zegoena eskuratu du herritarrak: besteak beste, Veneziara bidaia, telebista, ordenagailua, arropa...
40. urteurrena ospatzeko, Prezio Zehatza kanpaina jarri du abian Murkil herriko dendarien elkarteak, eta Luisa Larrañaga herritarra izan da irabazlea. Barren plazako ikusgai jarri zituzten produktuen prezio zehatza 5.771,76 eurokoa zela jakinarazi du elkarteak, eta Larrañaga izan da gehien hurreratu den parte hartzailea, 5.764 euro esanda.
Dagoeneko eman diote saria Larrañagari, eta erakusleihoan zegoena eskuratu du herritarrak: besteak beste, Veneziara bidaia, telebista, ordenagailua, arropa...