Emakumeon* Etxeak egitarau zabala antolatu du biharko, "elkarrekin piztutakoa" ospatzeko

Maria Maya Manterola 2022ko ekainaren 3a

Raixta edo elkarrekin piztu duguna izenburupean, emakume sortzaileen azoka, emanaldiak, performanceak eta tailerrak izango dira, besteak beste. 

Goizean goiz hasi eta iluntzera arte, ekitaldi ugari eta festa giroa izango dira bihar Emakumeon* Etxean. Izan ere, uda aurreko festa ospatuko dute erabiltzaileek nahiz parte hartzaileek, bizipenak elkarbanatu, etxean egiten dena herriratu, emakume sortzaileen lana azaleratu, proiektuaren berri oraindik ez duenak hura ezagutu eta, batik bat, orain arte piztutakoa elkarrekin ospatzeko. 

Hona hemen egitaraua:

10:00. Sormen tailerra: MADDI URANGA ETA ZUTANI.
Tatuajeak zuzenean: IRN TATTOO.
Body paint performancea: AMAIA URRESTILLA ETA EVA FRANCO.


11:00. Photocalla: EVA FRANCO.
Henna Mahyubaren eskutik.
Trikitilari eta txalapartariak.

12:00. Tabladu txikia: PERFORMANCEA, “REGULARIZACIÓN YA”.
MUSIKA PIXKAT BIZITZAI
EIRE
OMA
NAGO TA NI
OIHANA

14:30. Bertso bazkaria: ONINTZA ENBEITA ETA AMAIA AGIRRE.

Ondoren, Dj sesioa: ESTHER SOUND SYSTEM.

20:00. Batukada poteoa.

Parte hartuko duten sortzaile eta egitasmoen zerrenda

  • ZEOTE - Birziklatuz sortu-
  • BILEARRINGS -Buztin polimerikoaz eginiko sorkuntzak-
  • TERIYA -Ilustrazioak eta moda etikoa-
  • JOSUNE ATRIAIN -Ilustrazioak-
  • MIA RISSANEN -Ehungintza-
  • ESKU HUTSIK -Haurdunaldi, erditze eta osteko dolu elkartea-
  • IZAR AGUIRREZABALAGA -Eskuz diseinatu eta sortutako moda-
  • OLATZ GOIBURU -Zeramika eta pintura-
  • ARAN SANTAMARIA -Paperezko sorkuntzak-
  • ARRITXU BIDASORO -Eskuz eginiko bainikak-
  • KUKI’S -Eskuz egindako sorkuntzak-
  • MARIPANPOXA -Oihalezko osagarriak-
  • CREACIONES ILEANA -Eskuz egindako poltsa eta mototsekoak-
  • NAGORE OSA ARZUAGA -@nnago-
  • KAKORRATZ, PUNTU ETA BORDATUTAKO LANAK
  • IRN TATTOO -Tatuatzailea-
  • GARBIÑE ARRIETA -Pintura figurista-
  • MALEN ETXEA

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide