Amak laukoteak emanaldia eskainiko du ostiral honetan

Aritz Mutiozabal 2022ko maiatzaren 31

Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano dira Amak laukotea. Trikitixa eta panderoak astinduz, Euskal Herriko plaza gehientsuenak zapaldu dituzten eskarmentu handiko lau musikari eta sortzaile. Iaz argitaratu zuten beraien lehen diskoa, eta oraintsu Gu izeneko abesti berria aurkeztu dute. Ostiral honetan beraien emanaldiaz gozatzeko aukera izango da Modelon, 20:00etan hasita.

Sarrerak 8 eurotan eskuratu daitezke, aurrez Kutxabanken atari digitalean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide