Zarautz Abesbatzan izena emateko deia egin dute

Amaia Urbieta Arruti 2022ko maiatzaren 30a

Txinpirin, Zarautz-Txiki nahiz Zarautz Abesbatzan eman dezakete izena herritarrek, adinaren arabera. Zarautz Abesbatzan gizonezkoen ahots grabeen bila dabiltzala gogorarazi dute.

Izena eman daiteke Zarautz Abesbatza osatzen duten hiru taldeetan: Txinpirin, Zarautz-Txiki eta Zarautz abesbatzetan.

Adin desberdinetako abeslariei bideratuta dago talde bakoitza. LH 2 eta LH 5 mailen artean dauden haurrek parte har dezakete Txinpirinen, eta entseguak ostiraletan egiten dituzte, 18:00etatik 19:00etara. Zarautz-Txiki, berriz, 12 urtetik 18ra bitarteko gazteek osatzen dute, eta entseguak astelehenetan eta asteazkenetan izaten dituzte, 19:00etatik 20:00etara.

Azkenik, helduen Zarautz Abesbatzak astearteetan eta ostegunetan entseatzen du, 20:30etik 22:00etara. Zehazki, gizonezko ahots grabeen bila dabiltza uneotan. Hala ere, abestea gustuko duen, musikarako belarri ona duen eta musika irakurtzen moldatzen den herritar orori luzatu diote taldean sartzeko deia.

Izena eman nahi duenak abesbatza.zarautz@gmail.com helbidera idatzita eman dezake, edota zuzenean Villa Mundara azaldu, interesa duen taldearen entsegu orduetan.

 
 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide