Atzo jaso zuen Inmobiliaria Oriok efizientzi energetikoaren Passive House ziurtagiria, eraberritu berri duen egoitzan. "Pauso garrantzitsua" dela azaldu dute enpresako kideek. Atzoko ekitaldian, enpresako arduradunak ez ezik, hainbat erakundeko ordezkariek ere hartu zuten parte; tartean, Xabier Txurruka alkateak.