Kalistenia parkea jartzen ari dira Borghetton

Amaia Urbieta Arruti 2022ko maiatzaren 27a

(Xabier Txurruka)

Xabier Txurruka alkateak bere Facebook kontuan iragarri du kalistenia parkea jartzen ari direla malekoian, zehazki, Borghetto parean. "Gazte zarauztarren zenbait eskaerari" erantzuten dio parke hori ezartzeak, alkateak gaineratu duenez.

Gorputzaren pisua baliatuz ariketa fisikoa egiteko sistema da kalistenia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide