Musikarekin girotuta, auzoa apaintzen hasiko dira 11:00 aldera auzoko gaztetxoen laguntzarekin. Ordubete geroago, 12:00etan hasita, euskal dantzen emanaldia izango da Jalgi Dantza Taldearen eskutik, eta bukatzean, hamaiketakoa. 13:00etatik aurrera, jolasak egingo dituzte gaztetxoentzat zein helduentzat, musikaz giroturik.
Auzo elkartetik herritarrak animatu nahi dituzte bertaratzera eta Udaberri Festan parte hartzera.