Hego Euskal Herriko hirugarren per capita errenta altuena du Zarautzek

Amaia Urbieta Arruti 2022ko maiatzaren 26a

INE estatistika institutuak plazaratu berri du Espainiako 20.000 biztanletik gorako herrietako per capita errenta altuena eta baxuena duten udalerrien zerrenda, 2019ko errentak kontuan hartuta. Indicadores Urbanos (hiriko adierazleak) txostenaren barruan argitaratu ditu datuok.

Plazaratutako zerrendaren arabera, Hego Euskal Herriko udalerrien artean hirugarrena da Zarautz, 17.219 euroko per capita errentarekin. Getxo (20.335 euro) eta Donostia (18.874 euro) daude haren aurretik, hurrenez hurren. Espainiako 20.000 biztanletik gorako 416 udalerriren artean, zazpigarren postuan dago Bizkaiko kostaldeko herria, eta hamargarrenean Gipuzkoako hiriburua. Zarautzek, berriz, hamaseigarren per capita errentarik altuena du, zerrenda horren arabera.

Zerrenda osoa ikusteko, klikatu hemen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide