Haurrei zuzendutako Naian liburu ilustratua kaleratu berri dute Nerea Loiola idazleak eta Jon Aranguren ilustratzaileak, Erein argitaletxearen eskutik. Izenburua bera, liburuko azalaren diseinuak egiten duen jokoari jarraituz, berdin irakurtzen da ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera, baita goitik behera eta behetik gora. Hor jada, lehen begi kolpean zerbait iradokitzeko asmoa ikusten zaie egileei.
"Naianek buruz behera jo zuen atea, oinarekin; eta Jonek eta biok zalantzarik gabe barrura sartzen utzi genion, barruraino. Elkarrekin elikatu eta mimatu dugu, kolorez jantzi du Jonek eta hitzez orraztu dut nik. Leihotik agur esateko unea iritsi da", azaldu du Nerea Loiolak bere twitter kontuan.
Igande honetan Lege Zaharren enparantzan aurkeztuko dute liburua, 12:00etan hasita, Literatura jaialdiaren barruan.