Txapeldunen Bertso Jaialdia egin zuten igande arratsaldean, Zestoako kiroldegian, Uztapide Plazara bertso astearen barruan. Bertan aritu zen kantuan lau aldiz txapela jantzi duen Andoni Egaña zarauztarra, eta berekin batera, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Xabier Amuriza igo ziren oholtza gainera. 200 lagun inguru bildu zen saioan.