Bill Cunningham argazkilariaren lana izango dute hizpide bihar Photomuseumen

Amaia Urbieta Arruti 2022ko maiatzaren 26a

Bill Cunningham. (Flickr)

Asteroko moduan, argazkigintzari edota zinemari lotutako gai bat landuko dute Gela programaren barruan, Photomuseumen. Ostiral honetan Bill Cunningham argazkilari estatubatuarraren lana izango dute hizpide.

Cunningham ezaguna izan zen modaren inguruan ateratako argazkiengatik. The New York Times egunkariarentzat egin zuen lan, eta, besteak beste, 2008an Frantziako Gobernuak Ohorezko Legioa eman zion aitortza gisa. 

Saioa 18:00etan hasiko da eta, ohi bezala, doakoa izango da sarrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide