Maiatza dantzan igarotzen ari dira Astinduko kideak, baina datorren hilabetea ez da gutxiagorako izango. Ekaineko lau igandeetan, hilaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, fandango eta arin-arin ikastaroa eskainiko diete 16 urtetik gorako herritarrei. Torreberrin elkartuko dira bi orduz, 10:00etatik 12:00etara.
Izena eman daiteke dagoeneko astindu.zde@gmail.com helbidera idatzita edo 616 371 179 telefono zenbakira deituta. Bazkideek doan eman ahalko dute izena, eta gainerako herritarrek, 20 euroren prezioan.