Bilera irekia egingo dute gaur, eta laguntzera animatzen den orori dago zuzenduta batzarra. 19:30ean elkartuko dira, Zelai Ondoko bolatokian. Bertaratzerik ez dutenek baina festetan laguntzeko asmoa dutenek, mezu bat bidali dezakete poligonokofestak@gmail.com helbide elektronikora.