- Amagana. 2021eko Mendi Filmean, Euskarazko Film Onenaren Saria. Itziar Zabala Baltzolako kobaren altzoan hazi eta hezitako puntako eskalatzailea da. Hari zor dion debozioak darama, berriro, amagana.
- The Traverse. 2021eko Mendi Filmean, Epaimahaiaren Saria. Valentine Fabre eta Hillary Gerardi, goi-mailako bi atleta, Chamonix eta Zermatt lotzen dituen Haute Route ibilbidea geldialdirik gabe eskiatzen duten lehen emakumeak izateko erronkan murgilduko dira.
- Black Ice. 2021eko Mendi Filmean, Eskalada Film Onena. Larruazal beltzekoentzat ezohikoa den jokogune bat: elurra eta izotz hormak. Eta berezko dituzten ezaugarriak: anaitasuna eta rollo ona. Menphistar batzuk protagonista, alpinista izatea zer den ikasi nahi dutenak haien irakaslearengan uste on osoa jarriz: Conrad Anker.