Gipuzkoako titulua eta igoera Graficas Juaristi ZAST taldearentzat

Aritz Mutiozabal 2022ko maiatzaren 24a

Graficas Juaristi ZASTeko jokalariak garaikurrarekin. (@fgbaloncesto)

Saskibaloiko Finalen Finala jokatu zen larunbatean Aritzbataldeko kantxan. Horien artean, senior emakumeen 1. mailako Graficas Juaristi ZAST taldeak Easo Saskiren aurka neurtu zituen indarrak, eta 60-58ko emaitza estuarekin txapeldun izan zen. Lorpenari esker, Euskadiko Emakumezkoen 2. Mailara igotzeko aukera izango du orain Beñat Jauregik zuzentzen duen taldeak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide