2022ko Literaturia

Hauek dira Literaturian aurkeztuko dituzten liburuak

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 24a, 18:00

Asteburu honetan ospatuko da Literaturia, euskal letren plazaren edizio berria Zarautzen. Hainbat ekitaldi eta argitaletxeen azokaz gain, Ahotseneak 2022 liburu berrien aurkezpenak antolatu ditu. Hona  hemen guneak eta ordutegiak ikusgai.

MAIATZAK 28, LARUNBATA
Lege Zaharren enparantzan
11:30-11:55. M ama, eme, ume, Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez (Elkar.
12:00-12:25. Txalopinak. Zaharberritutako kanta finak, Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena (Denonartean).
12:30-12:55. Beirazko kanpaia, Silvia Plath (Txalaparta)
13:00-13:25. Esan gabe doa, Asel Luzarraga (Txalaparta)
13:30-13:55. Desertuan behatxuloa, Anjel Lertxundi (Alberdania).

Garoa liburu dendan
18:00-18:25. Balio erantzia, Ekaitz Goikoetxea (Balea Zuria)
18:30-18:55. Erradikalak, Ane Labaka (Ganbila-Susa -EHAZE)
19:00-19:25. Solteroen dantzalekuak, Joxean Agirre (Elkar)
19:30-20:00. Mina hartzeko ere, Juan Luis Zabala (Susa)

MAIATZAK 29, IGANDEA
Lege Zaharren enparantzan
11:30-11:55. Hizkien alde. Manifestua, Goiatz Landaibar eta Iñaki Zapirain (Denonartean)
12:00-12:25. Naian, Nerea Loiola eta Jon Aranguren (Erein)
12:30-12:55. Amez, Goiatz Landaibar (Alberdania)
13:00-13:25. Liztor mutanteak, Santi Leone (Susa)
13:30-13:55. Gepardo japoniarrak, Lizar Begoña (Susa)

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide