Gipuzkoko Dantzagunea programaren bitartez, larunbat honetan Telmo Irureta izango dute gonbidatu sormena eta mugimendua lantzeko tailerrean. 11:00etatik 13:00etara, hausnarketarako espazioa izango da Gaztelekuan. Saioa irekia izango da, baina gehienez ere 20 lagunentzako egongo da tokia. Honako bide hauetatik eman daiteke izena: asociacionbash@gmail.com helbidera idaztea, formulario hau beteta, edota ekimenaren kartelean dagoen QR kodea eskaneatu eta bertan agertzen diren urratsak jarraituta.
Hemen ikusgai kartela:
