Jendea gogotsu zebilen atzo arratsalde-iluntzean Santa Marina kalean, aurtengo festa dotoreen azken uneez gozatzen. Musika dantzagarrien erritmora aldakak astintzen aritu ziren adin guztietako herritarrak, eta umorez amaitu zituzten festak, sardinaren ehorzketa irudikatuz. Aurreneko aldiz egin dute ekitaldi hori.
Hala, datorren urtera arte agurtu dituzte santamarinak.
Hemen daude ikusgai egun hauetako hainbat ekitalditako argazki bildumak eta bideoak.