Pandemia dela eta, bere ohiko lekua utzi behar izan du Alproja taldeak. Aurten, baina, Munoara itzuliko da Zarauzko taldea, inoiz baino gogo handiagoarekin, berea den lekua berreskuratzeko asmoarekin.
Alprojakoek azaldu dutenez, aurtengo antzezlaneko gidoia prest dute dagoeneko, eta entseguei ekiteko ordua dela diote. Hala, deialdia zabaldu du aktore lanetan aritu nahi duten herritarrek izena eman dezaten, baina baita koreografia, eszenografia, musika edo estetikan parte hartu nahiko dutenentzako ere. Denek ere formulario hau bete beharko dute. Izena emateko epea ostegunean itxiko da, maiatzaren 26an.
"Pasatako urte latzen ondoren, esperientzia alai eta parte hartzaile hau bizitzera animatzen zaituzte Alprojak!", nabarmendu dute.