Zelaiondoko Bol & Tol Kirol Klubak Ane Agirreren Omenezko Bola Txapelketa antolatu du maiatzaren 29a, Zelai Ondo auzoko bolatokian; eguraldi txarra egingo balu, Aiako bolatokian jokatuko lukete. Izen-ematea egunean bertan egin ahal izango da, 10:00etatik 11:00etara, eta federatuek bost euro ordaindu beharko dute.
Txapelketa bi kategoriatan banatuta egongo da; batetik, federatuak egongo dira, eta bestetik, federatu gabekoak. Eta sariak ere bi multzotan banatuko dira. Hain zuzen ere, lehen lau emakume zein gizonezkoek ondorengo sariak jasoko dituzte: irabazleek 80 euro, garaikurra eta produktu sorta; bigarrenek, 60 euro eta eta produktu sorta; hirugarrenek, 40 euro eta produktu sorta; eta laugarrenek, 20 euro eta eta produktu sorta.
Federatu gabeen artean, hiru sari hauek izango dira: lehenarentzat Olatu Gain erretegian bazkaria, bigarrenarentzat Zelaitxo tabernan bazkaria eta hirugarrenarentzat Aurrera tabernan bazkaria.
Bestalde, txapelketan parte hartzen duten lehiakide guztientzat hamaiketakoa egongo da egunean bertan.