Joan den asteazkenean jendaurrean aurkeztu zuen udalak diagnostikoaren dokumentua Herritarren Arreta Zerbitzuko bilera gelan eginiko saio irekian. Orain arte emandako pausoak eta jasotako ekarpenak aurkeztuko ziren bertan, eta etorkizuneko erronken inguruan egin zuten lan.
Udalak gogoratu du herritarrek Zarautz 2030 egitasmoari ekarpenak online egiteko aukera dutela zarautz.eus webguneko Parte Hartu atalean.