Txinpirin abesbatzak zazpi kantu abestuko ditu: Sorotan Bele taldearen, Xabi Solanoren, Imanol Urbietaren, Maixa ta Ixiarren, eta Baloreaken kanta bana, baita kanta afrikar bat ere.
Zarautz Txikiko gazteek beste zazpi kantu eskainiko dituzte: kantu afrikar bat, Josu Txapartegiren abesti bat, Carl Jenkinsen beste bat, Bruno Coulaisena, kanta japoniar bat, Angelo Branduardiren bat eta, nola ez, Imanol Urbietaren kantu bat.
Udaberriko kontzertua amaitutakoan, Iñurritzako Jubilatuen Elkarteak hamaiketakoa emango die abeslari txikiei.